Notícies

Parte hartzen duten taldeak aurkezten: Sustraiak dantza taldea

1975en Legazpiko (Gipuzkoa) gazte talde batek “Sustraiak Dantza taldea” sortzen du. Taldearen helburua Legazpin gutxienez XVI mendetik aurrera dantzatuak izan diren antzinako erritual folklorikoak (lehenengo idatzizko datuak mende horren amaierakoak dira) berreskuratzea da. Lehenik eta behin taldeak XVII mendetik XX mendeko 60. hamarkadaraino maiatzak 3an dantzatuak izan diren bertako ezpata dantza (Legazpiko Ezpata Dantza edota Okrabario Dantza) eta Gizon Dantza edota Aurreskua berreskuratzen ditu. Horretaz gain, Legazpin maiatzaren 4an dantzatzen zen “Kapela Dantza” izeneko Gizon Dantza ere berreskuratzen du taldeak.

Gaur egun Sustraiak Dantza Taldearen ibilbidea bertako, herrialdeko eta oro har Euskal Herriko folklorearen kontserbazioan eta hedapenean datza, bakarka edota beste dantza taldeekin elkarlanean Euskal Herri osoan antolatzen diren ekitaldi eta jaialdi folklorikoetan parte hartuz. Gainera Espainiar Estatuan (Cantonigrós, Aranjuez, Almeria,…), Praga (Txekia), Frantzia, Ingalaterra, Gales, Portugal, Italia eta abarreko jaialdietan aritu dira.

Gainera Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin batera baserritar jantzi tradizionalak berreskuratzen aritu dira, batik bat emakumeenenak.

Informazio gehiago: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/sustraiak-dantza-taldea/ar-154393/https://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=5&id=650&idioma=es

Puede que también te guste...

error: Aquest contingut està protegit !!
Utilitzem cookies pròpies i de tercers per millorar l′experiència de navegació, i oferir continguts i publicitat d′interès . En continuar amb la navegació entenem que s′accepta la nostra Política de cookies.    Més informació
Privacidad